Aurrea hartu du Passepartout taldeak bozketa fasean

Passepartout taldeak 63 botoko aldea ateratzen dio Huts hirukoteari bozkaketaren lehenengo egunean, 11:00etan.
PASSA

Hogeita lau ordu besterik ez da igaro Maketa Lehiaketaren bozketa fasea abiatu genuenetik, eta talde batzuek dagoeneko aurrea hartu dute.

Bozketaren lehenengo egunean, 10:45ean, 291 boto zituen Passepartout taldeak, eta atzetik oso gertu zuen Huts , 228 boto jasota.

Hirugarren postuan, ostera, Sardeska dago, 191 botorekin. Dena dela, lehia bizia dute, batik bat, hirugarren eta laugarren sailkatuek, Marban taldeak hurbiletik jarraitzen baitio, 183 punturekin, aurrekoari, hirugarren postua kolokan jarriz. Hala eta guztiz ere, oraindik asko falta da bozketa epea bukatzeko; izan ere, martxoaren 28ra arte jasoko ditugu zuen guztion botoak.

Horrenbestez, eman botoa zuen talde gustukoenari, eta lagun iezaiozu final handirako txartela lortzen.