Boto gutxiko aldea lehenengo eta bigarren sailkatuen artean
Katez taldeak 30 botoko aldea ateratzen zion Eraul taldeari asteazken goizean, 11:45ean, baina hurrengo orduetan nabarmen alda daiteke sailkapena.
Hogeita lau ordu besterik ez da igaro Maketa Lehiaketaren bozketa fasea abiatu genuenetik, eta dagoeneko badira aurrea hartu duten zenbait talde.
Dena dela, lehia bizia dute, batik bat, lehendabiziko bi sailkatuek. 11:45ean, 370 boto zituen Katez taldeak, eta hurbiletik jarraitzen zion Eraulek, 341 boto jasota.
Horrenbestez, eman botoa zuen talde gustukoenari, eta lagun iezaiozu final handirako txartela lortzen.