Gaztearen XXIV. Maketa Lehiaketa: Hasi da bozketa fasea

Erabiltzaileek euren musikari gustukoenaren aldeko botoa eman dezakete, apirilaren 16ra arte.
 Maketa lehiaketaren irudia

Maketa Lehiaketaren bigarren fasea abian da. Gaurtik aurrera, erabiltzaileek botoa eman dezakete, apirilaren 16ra bitarte. Bozketa fasea amaituta, egun horretan 'B Aldea' saioan iragarriko dute Entzuleen Saria norentzat izan den, baita bigarren talde bozkatuenaren izena ere. Gainera, epaimahaiak aukeratutako hiru finalisten izenak jakinaraziko dituzte.

Final handia apirilaren 30an izango da. Bi talde edo bakarlari bozkatuenen eta epaimahaiak hautatutako hiru talde edo bakarlarien zuzeneko emanaldiak hartuko ditu Bilboko Kafe Antzokia aretoak. Kontzertu horietan oinarrituta, Gaztearen XXIV. Maketa Lehiaketaren irabazlea aukeratuko dute epaimahaikideek.

200 kantutik gora jaso ditugu Gaztearen XXIV. Maketa Lehiaketan, eta, horietatik, hauek dira da aurrera egin dutenak:

BAOBABS WILL DESTROY YOUR PLANET: Atzera begira

STAI ZITTO: Sei sustraiak

PROYECTO PEZ: Marionetas

BELGRAVIA: Ezaguna da erbeste

GHOST NUMBER & HIS TIPSY GYPSIES: Dance macabre

GEOMÉTRICA: Mi fragilidad

MELMAK: Live dead

RAXFER: Nada que perder

ARIA: Diamanteak

FRANCO: Dictador

TAUPADA: Arima galdu baten ahotsa

HOZTEN: Euri tanten lasterketa

HOTZIKARA: Ka'apor

UNCLOSE: Encounters

SEMEJANTES: Terapia de grupo

BARAIA: Galdu duzuna

NAZCA: La máquina

BASIC: I am

NK3: Itzaltzen

INDIGO & IZARO: Steps