Kafe Antzokiak 1.500 euroko saria emango du Gazteako Maketa Lehiaketan
Epaimahaiaren eta Entzulearen sariez gain, beste bat emango dugu. Kafe Antzokiak aukeratzen duen taldeak 1.500 euro jasoko ditu.
Berezia izango da Maketa Lehiaketaren 24. edizioa. Izan ere, ohiko sariekin batera, beste sari bat banatuko dugu; kasu honetan, Kafe Antzokiaren eskutik.
Martxoaren 18ra arte izango duzue kantak bidaltzeko epea, eta, bozketa-fasea bukatuta, apirilaren 30ean egingo dugu final handia Bilboko Kafe Antzokian.
Aspaldi iragarri genuenez, Epaimahairen sariak 2.000 euro emango ditu dirutan, eta Mecca Recording Studiosekin lau kanta grabatzeko aukera ere jasoko du irabazleak.
Entzulearen saria eskuratzen duenak, berriz, 2.000 euro eramango ditu.
Bukatzeko, Kafe Antzokiak emango duen saria lortzen duenak 1.500 euro eskuratuko ditu, eta Antzokian bertan aritzeko aukera.
Kontsultatu hemen oinarriak, eta bidali zuen kantuak.