Nola bozkatu?

Bozketa faseari ekin diogu Gaztearen Maketa lehiaketan! Hautatu gehien gustatu zaizuen abestia, eta ipini zure datuak jarraian agertuko zaizuen formularioan.

Gaztearen XXIII. Maketa Lehiaketa bozketa fasean da. Epaimahaiak aukeratu ditu finalistak eta orain zuen txanda da!

Oso erraza da! Honako urrats hauek jarraitu behar dituzue:

1. Sartu Maketa Lehiaketaren webgune berezian eta aukeratu gehien gustatzen zaizuen bideoa epaimahaiak hautaturiko hogeita bost lanen artean. Ondoren, zuen datuak ipini formularioan.

2. Jarraian, segurtasun gisa erabiltzen diren kodeak bete.

3. Prozesua amaitzeko, mezua jasoko duzue zuen helbide elektronikoan esteka batekin. Zuen botoa baieztatu behar duzue esteka horretan klik eginda.

Maiatzaren 8ra arte duzue epea. Bozketa fasea amaituta, egun horretan 'B Aldea' saioan iragarriko dute Entzuleen saria norentzat izan den, baita bigarren talde bozkatuenaren izena ere. Gainera, epaimahaiak aukeratutako hiru finalisten izenak jakinaraziko dituzte. Gogoratu final handia maiatzaren 16an izango dela, Bilborock aretoan.