Gaztearen XXII. Maketa Lehiaketa: Hasi da bozketa fasea!
Bart gauean, Gaztearen XXII. Maketa Lehiaketan parte hartu dutenek adi jarraitu dute 'B Aldea'. Izan ere, Xabier Doncel eta Ainhoa Urretabizkaia arduratu ziren lehen iragazkia pasatu eta hurrengo fasera igaroko diren taldeen eta bakarlarien izenak ezagutarazteaz.
Iragarpena eginda, gaurtik aurrera, erabiltzaileek botoa eman dezakete, apirilaren 22ra bitarte. Bozketa fasea amaituta, egun horretan 'B Aldea' saioan iragarriko dute Entzuleen Saria norentzat izan den, baita bigarren talde bozkatuenaren izena ere. Gainera, epaimahaiak aukeratutako hiru finalisten izenak jakinaraziko dituzte.
Final handia apirilaren 26an izango da. Bi talde edo bakarlari bozkatuenen eta epaimahaiak hautatutako hiru talde edo bakarlarien zuzeneko emanaldiak hartuko ditu Bilborock aretoak. Kontzertu horietan oinarrituta, Gaztearen XXII. Maketa Lehiaketaren irabazlea aukeratuko dute epaimahaikideek.
300 bat lanek hartu dute parte Gaztearen XXII. Maketa Lehiaketan, eta, horietatik, hauek dira da aurrera egin duten talde eta bakarlariak:
MONOS - ''Maastricht''
TSUNAMI - ''Mugimendu Iraunkorrak''
B-FLAT – ''Just For One Night''
ULTIMO DÍA – ''Zure Buruari''
DRONGENERDS – ''Sabotaia''
TIGHT LEASH – ''Closer To God''
BRIGADA IMPRODUCTIVA – ''Niña''
MALDER – ''Kaleidoskopioa''
PROYECTO PEZ - ''¿Por qué mentir?''
BEÑAT IGERABIDE – ''Erre zen''
(SHOLL) – ''Equilibrio''
HILOTZ – ''Ezin atzera bueltatu''
AGUXTIN ALKHAT – ''Gau eta egunez''
ODOLAREN MINTZOA – ''Gaua''
LEYLA LA NUIT – ''Lay Me Down''
KASIK – ''Elkarren zain''
SKASTI – ''Txorimaloa''
ESKEAN KRISTO – ''Zaztamar''
NEVADA – ''Quizás''
NAVE ESPACIAL – ''Aviso de bomba''