Maketa Lehiaketako finalistak, larunbat gauean ETB-3n

22:30 inguruan hasiko den saio berezi batek Mungiako Olalde aretoan hamar finalistek eskaini zuten ikuskizuna eta elkarrizketa jasoko ditu.

Maketako Lehiaketa pil-pilean dago eta dagoeneko hamar finalistak hasi dira botoak hartzen. Gaztearen webgunean zuen gustuko taldeak aukeratzeko aukera duzue.

Gainera, larunbat gauean ETB-3n azalduko dira hamar finalistak. 22:30 inguruan hasiko den saio berezi batek Mungiako Olalde aretoan finalista guztiek eskaini zuten ikuskizuna eta Gazteak egin zien elkarrizketa emango ditugu.

Ez galdu Maketa Lehiaketako XX. edizioko hamar finalistei eskainitako saio berezi hau ikusteko aukera!