Eman zure botoa finalistei eta eskuratu IPAD bat!
Apirilaren 28a baino lehen zure gustuko hiru talde finalistak hautatzen badituzu, Apple etxearen IPAD tableta eta bi MP4 lortzeko aukera izango duzu! Ez galdu aukera, Entzuleen Saria zure esku dago!
Aste bete baino ez da geratzen XIX. Maketa Lehiaketaren Entzuleen Saria ezagutzeko. Datorren apirilaren 28ra arte, zuen talde gustukoenen aldeko botoa emateko aukera izango duzue eta gainera, hainbat sari potolo eskuratu ahal izango dituzue.
Izan ere, botoa ematen duzuen guztion artean Apple etxearen IPAD tableta eta bi MP4 zozkatuko ditugu! Oso erraza da, hautatu hiru talde gustukoenak eta zure botoak Entzuleen Saria erabakitzen lagunduko digu.
Momentu honetan, 100 botoko aldea dago lehen eta azken sailkatuen artean eta 63 botoko ezberdintasuna dute lehen eta bigarren sailkatuek. Azkar ibili! Maketa Lehiaketako Entzuleen saria zuen esku dago oraindik eta. 2.000 euro eta "Gaztea Live" saioan jotzea daude jokoan!