Eman botoa zure gustuko maketei!

XIX. Maketa Lehiaketako Entzuleen Saria zure esku dago. Entzun 10 finalistak, hautatu 3 gustukoenak eta eman botoa apirilaren 28a baino lehen. Bi MP4 eta Apple-en azken gadget-a irabaz ditzakezu!

Gaztearen XIX. Maketa Lehiaketa azken fasera heldu da. Epaimahaiak hautatutako 10 finalistek euren kantuak zuzenean defendatu ondoren, zure txanda heldu da. Lagun iezaguzu Entzuleen Saria banatzen.

2.000 euro eta "Gaztea Live" saioan jotzea daude jokoan eta zure parte-hartzea ezinbestekoa da! Aukeratu, bada, gustuko dituzun hiru abesti.

Botoa emateagatik zozketa berezi batean hartuko duzu parte. Bi MP4 eta Apple etxearen azken gadget-a irabaz ditzakezu!!!!!!

Animatu eta parte hartu datorren apirilaren 28a baino lehen! Egin klik hemen!