'Elektrizitatea 25', 'Eh tu! (ezta lorerik)', 'Hileta Kantu Nafarra', 'Deus ex machina' eta Zerbaiten Zain', Gaztea Sarietako elkarlan onenaren izendatuak
Gazteako ikus-entzuleek erabakiko duzue iaz egindako kolaborazioen artean zeinek eramango duen 2025eko zuzeneko onenaren Gaztea Saria, webguneko bozketan. Otsailaren 12an hasi eta 24ra arte, hauen artean aukeratu beharko duzue: Zea Mays eta lagunen “Elektrizitatea 25”, Tatxers eta Malakiasen “Eh tu! (ezta lorerik)”, ZETAK eta Maixux Zugarramurdiren “Hileta Kantu Nafarra”, Belako eta Anariren “Deus ex machina” eta Olatz Salvador eta IZAROren “Zerbaiten Zain”.
Zea Mays eta lagunen “Elektrizitatea 25”
Bizkaitar bandak ezin hobeto ospatu du bere 25. urtemuga. 30 emakumetik gora (abeslariak, musikariak, aktoreak…) bildu dituzte “Elektrizitatea” abestiaren bertsio zirraragarria sortzeko.
Honela azaldu zigun Aiora Renteriak.
Tatxers eta Malakiasen “Eh tu! (ezta lorerik)”
Duela urtebete entzun genuen estreinakoz nafarren eta bizkaitar ekoizlearen arteko abestia. “Eh tu! (lapurtu dizkit)” izeneko kantarekin batera kaleratu zuten izendatutako abestia, elkarlan bikoitz gisa.
ZETAK eta Maixux Zugarramurdiren “Hileta Kantu Nafarra”
Erramun Martikorenarekin egindako elkarlanaren arrakastaren bidetik, izendatutako abesti hau ondu eta Maixux Zugarramurdi gonbidatzea erabaki zuen Pello Reparazen bandak. Elkarlanaz zuzenean gozatzeko aukera ere izan dugu, Mitoaroa ikuskizunean.
Belako eta Anariren "Deus ex machina"
Elkarrekin egindako biraren aurretik kaleratu zuten, bertan aurkituko genuenaren aurrerapen gisa, “Deus ex machina”. Kanta definitzeko eskatuta, horrela egin dute Belakoko kideek: “fabula argitsu bat, garai ilun batentzat”.
Olatz Salvador eta IZAROren “Zerbaiten Zain”
Aspaldiko lagunak dira Olatz Salvador eta IZARO. Sortze prozesuetan bidaideak izan diren arren, elkarrekin grabatu duten lehen abestia da. Olatz Salvadorrek “GU”n kontatu zigunez, “Zerbaiten Zain” beste artista batekin grabatzeko asmoa izan zuen.