Urteko ekimen/fenomenoa: BTXen 'Ikusi Arte' bira, Zaporeak, El Hoyo eta Egunean Behin

Azaroaren 3an abiatuko da botoa emateko epea, webgunean. Irabazlearen izena azaroaren 26ko sari banaketan jakingo dugu.
Gaztea Sariak 2020: Urteko ekimen/fenomenoa
Gaztea Sariak 2020: Urteko ekimen/fenomenoa

Urteko fenomeno edo ekimena ere goraipatuko dugu aurten Gaztea Sarietan. Ez ahaztu! Azaroaren 3an hasiko da bozkatzeko epea; beraz, aukeratu gehien gustatzen zaizuena.

1. Berri Txarrak "Ikusi Arte" biraren amaiera kontzertuak

Berri Txarrak taldearen agurra 25 urtetan utzitako arrasto sakonaren isla izan da. Euskal Herriko musikaren historiaren ikur bilakatu dira nafarrak, eta hainbat kontzertu berezi eskaini zituzten 2019an, hirukotearen ibilbideak behar zuen agurra egiteko. Inork ez du ahaztuko 2019ko uztailaren 14ean Kobetamendik ospatutako jai handia. Gorkak, Davidek eta Galderrek lagun ugari gonbidatu zituzten oholtza gainera: El Drogas, Iseo, Jurgi Ekiza (Willis Drummond) eta Aiora Renteria (Zea Mays), besteak beste. Gogoangarriak izan ziren, halaber, 2019ko azaroan Iruñeko Nafarroa Arenan emandako azken bi zuzenekoak.