Kobeta, hiriaren erdigunean, Bilbao BBK Live Bereziak ekimenari esker
Bilbao BBK Live Bereziak doako egitaraua itxi du. Guztira 20 taldek joko dute hirian zehar jarritako sei oholtza ezberdinetan. Jaialdiaren antolatzaileek Play'N'Kids gunea gehitu diote kartelari (larunbatean, 10:00etatik 18:00etara Areatzako Pasealekuan). Etxeko txikienentzako ekintzak eta familientzako Earth Songs Project kontzertua.
Gainera, Garbayo, Uniform, Izaro, North State talde eta bakarlariak eta DJ Jotapop, Let, Djake eta Bitches Deejays gehitu zaizkie orain arte iragarrita zeuden taldeei. Ostegunean, berriz, ezusteko kontzertua egongo da Kale Nagusia eguerdiko 13:00ean.
Aurten Bilbao BBK Livek bi agertoki estreinatuko ditu: San Mames estadioaren ondoan egongo den Volkswagen Drivin Music agertokia eta Isozaki Dorreak Heineken eszenatokia. Horiek Albia Lorategiko, Areatzako eta Itsasadarreko Itsasontzikoei gehituko zaizkie.
Horretaz aparte, larunbatean Bilboko Itsasaderrean ibiliko den itsasuntzi batean zuzeneko kontzertuez gozatzeko aukera izango duzu D'Valentina, Yawners eta North State taldeen eskutik. Bakoitzak 15 minutuko kontzertua eskainiko du. Hiru txanda egongo dira: 12:00etan, 13:00ean eta 14:00tan.
Beraz, honela geratu da Bilbao BBK Live Bereziakeko doaneko egitaraua:
Asteazkena 11
Volkswagen Driving Music (San Mames)
17:00 JOTAPOP
18:00 POLOCK
18:50 JOTAPOP
Osteguna 12
BBK Aretoa
13:00 Artista sorpresa
Volkswagen Driving Music (San Mames)
16:30 LET DJ
17:15 VENTURI
18:00 LET DJ
18:30 UNIFORMS
19:15 LET
Ostirala 13
Areatza Heineken
13:00 NEUMAN
Albia Lorategia
14:00 GRISES
Isozaki Dorreak Heineken
15:00 GENGAHR
Volkswagen Driving Music (San Mames)
17:00 DJAKE
18:00 RURAL ZOMBIES
18:45 DJAKE
Larunbata 14
Areatza Heineken
10:00- 18:00 Festival PLAY’N’KIDS
12:00 EARTH SONGS PROJET (dentro del Festival Play’n’Kids)
14:00 JOE CREPÚSCULO
Barco By Jägermusic
12:00, 13:00 eta 14:00 D’VALENTINA + YAWNERS + NORTH STATE
Albia Lorategia
13:00 TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO
Isozaki Dorreak Heineken
15:00 IZARO
Volkswagen Driving Music (San Mames)
17:00 BITCHES DEEJAYS
18:00 GARBAYO
18:45 BITCHES DEEJAYS