The XX taldeak 400 pertsonarentzako kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian
Londresko The XX taldeak 400 pertsonarentzako kontzertu berezi bat emango duela iragarri du. Emanaldia Bilboko Kafe Antzokian izango da uztailaren 10ean. Sarrerak 49 euroren truke eros daitezke uztailaren 7tik aurrera, zuzenean Night + Bilbao-ren dendan (Maiatzaren Biko kalean dagoen Maiatzeren Biko Azokan dago denda) eta Bilboko Power Records diska dendan.
Night + Day Bilbao ekitaldia uztailaren 6tik 11ra ospatuko da. Astebete horretarako prestatu duten egitaraua musikaz aparte, zineak, irratiak eta The XX taldeak emango duen kontzertuak osatzen dute, besteak beste.
Musika elektronika nagusi izango den gaua izango da ekainaren 11n Bilboko Guggenheim Museoan ospatuko dena. John Talabotek, Honey Dijonek, Peggy Gouk, Jayda G-k, Joy Orbison b2b Jon Rustek, Lorenzo Sennik eta Smerzek lagunduko diote Jamie xx-i.