Basoa guneko egitarau osoa aurkeztu du Bilbao BBK Live jaialdiak
Bilbao BBK Liven musika elektronikoaren lekuko izan ohi da Basoa gunea. Antolatzaileen esanetan, jaialdi baten barruan sortutako beste jaialdi bat da, zuhaitzez jantzitako txoko bat non musika esperientzia gogoangarri bat bihurtzen den.
Horretarako, kalitatezko artisten aldeko apustua egin ohi dute. Aurten arituko diren musikarien artean, besteak beste, hauek daude: Modeselektor, Hunee, John Talabot, Ben UFO, Young Marco, Optimo (Espacio) eta Prosumer. Dantzarako gogoa pizten duten artista horietakoak dira guztiak.
Halaber, Skatebarden ekoizpenek hartuko dute lekua bertantxe. Hasiera batean hip-hop musikaren aldeko apustua egin bazuen ere, italo diskoa, house amerikarra, elektroa, acida eta technoa uztartzen ditu orain bere saioetan.
Avalon Emersonen kantuek eta Dekmantel Soundsystem bikotearen doinuek ere bustiko dute Basoa. Bukatzeko, Anthony Naplesek, Samo disko-jartzaileak, Cora Novoak, Daniel Baughmanek eta DJ Frakek osatuko dute egitaraua.
Bilbao BBK Live 2018
Uztailaren 12an, 13an eta 14an, Bilbon
GORILLAZ
THE XX
THE CHEMICAL BROTHERS
ALT-J
DAVID BYRNE
NOEL GALLAGHER'S HIGH FLYING BIRDS
BOMBA STEREO
FISCHERSPOONER
JAMES
JUNGLE
ANA CURRA
COOPER
MEXRRISSEY
PARQUET COURTS
TEMPLES
TRIANGULO DE AMOR BIZARRO
YOUNG FATHERS
ANEGURIA
BORROKAN
CAROLINA DURANTE
CECILIA PAYNE
MELENAS
QUENTIN GAS & LOS ZINGAROS
YONAKA