Gogotsu dator Bilbao BBK Live jaialdia, hamabi edizio bizkarrean hartuta
2006an entzun ziren lehenengo akordeak Kobeta mendian, eta harrezkero, urtez urte, geroz eta indar handiagoarekin ospatu da Bilbao BBK Live jaialdia. Aurten ere, ez da gutxiagorako izango, eta hamabigarren edizioak milaka jarraitzaile batuko ditu Bizkaiko hiriburuan, ostegunetik larunbatera.
Begi-bistakoa da, Depeche Mode dela lehenengo egun honetan jende gehien bereganatuko duen taldea. Britainiarrek astinaldi aparte emango diote agertokiari, aurretik ondo ikasita duten bezala. Hori horrela, elektronika doinuak nagusituko dira, 22:40tik aurrera, Bilbao agertokian. Alabaina, ordura arte ere izango da zer entzun Kobetan: besteak beste, The 1975, Cabbage eta Austra igoko dira oholtzara kartelburuaren aurretik.
Beranduago ere, oihartzun handiko taldeak arituko dira; hala nola, Justice, The Avalanches eta Xoel Lopez.
Agertokiei dagokienez, aipatzekoa da Bilbao, Heineken, Starman eta Ron Matusalem direla aurtengo taulak, baita disko-jartzaileen topaleku bilakatuko den Basoa gunea ere.
Dakizuenez, 17:00etarako martxan izango dira Bilbao BBK Liveko bozgorailuak, eta une horretatik aurrera, musikak ez du etenik izango hiru eguneko maratoian.
Bilbao BBK Live jaialdia hasi besterik ez da egin!
Uztailak 6, osteguna
Bilbao
18:25 RUFUS T. FIREFLY
20:20 CAGE THE ELEPHANT
22:40 DEPECHE MODE
01:45 JUSTICE
Heineken
17:45 ZAZKEL
19:15 CIRCA WAVES
21:30 THE 1975 SPOON
00:20 SPOON
Starman
17:30 RRUCCULA
19:15 CABBAGE
21:20 AUSTRA
00:15 THE AVALANCHES
02:30 GUS GUS
03:30 VAN BYLEN
05:15 MAADRAASSOO
Ron Matusalem
19:30 VULK
21:00 SUNDARA KARMA
00:15 XOEL LÓPEZ
02:00 IDLES
Basoa
17:00 BALDO
19:00 HONEY SOUNDSYSTEM
22:00 MIKE SERVITO
01:00 THE BLACK MADONNA
04:00 DIXON