34.000 lagun batu dira Kobetan, Bilbao BBK Liveren lehen jardunaldian
34.151 pertsonak erantzun diote bart Arcade Fireren, New Orderreren, M83ren eta beste hamaika talderen deiari, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen jardunaldian. Talde horiek bereganatu dute jende gehien aurten paratutako bost agertokien aurrean.
Cverches eskoziarrek dantzan jarri dute jendea
Espero zen bezala, publikoa dardara batean jarri du Arcade Firek, “Ready to start”ekin hasi eta “Wake up” kantuarekin bukatu duten kontzertu oso zainduan.
Gainera, Kobetako agertokietan Hidrogenesse, Years & Years edo Hinds taldeen kontzertuak ikusi ahal izan dira, baita Begiz Begi eta Rural Zombies euskal taldeenak ere.
Rural Zombiesek Karpan jo zuen
Gaur, bigarren jardunaldian, Pixies, Grimes, Ocean Colour Scene, WAS, Belako, John Berkhout eta Underworlden txanda izango da, besteak beste.