Hirurogei taldetik gora, ostegunetik aurrera, Bilbao BBK Liven
Hamaikagarren edizioa beteko du aurten Bilbao BBK Live jaialdiak. Oraingo honetan ez dute lortu, iaz bezala, sarrera guztiak saltzea, baina 100.000 lagun inguru bilduko dira Kobeta mendian, bihartik aurrera, aurreikusitakoaren arabera. Han, hiru egunez, Arcade Fire, Pixies, Foals, Tame Impala eta New Order taldeen kontzertuekin gozatuko dute bisitariek.
Dena den, aipatutakoak ez dira aurtengo protagonista bakarrak izango. Izan ere, bost agertokitan banatuta, hirurogei taldetik gora arituko dira Kobeta mendian, osteguna eta larunbata bitartean.
Alabaina, Kobetan ez ezik, hirigunean ere musikak leku garrantzitsua beteko du. Bihar bertan BBK aretoak kontzertu "sorpresa" bat hartuko du, eta ostiralean Areatzan, Erriberan eta Albia lorategian doako zuzenekoak egongo dira.
Gainera, Martzana tabernako terrazan disko-jartzaileen emanaldiak izango dira nagusi, jaialdiak dirauen bitartean, eta esan gabe doa BBK Live Bereziak ekimenak egitarau zabala prestatu duela.
Berrikuntzak
Aurtengo nobedadeen artean Basoa gunea da azpimarragarriena. Musika eta natura ardatz hartuta, estilo anitzeko disko-jartzaileek bustiko dute aipatu gunea, bisitariei dantza egitera gonbidatuz.
Egitaraua
Uztailak 7, osteguna
1. agertokia
17:45 Little Scream
19:15 Years & Years
21:30 M83
00:20 Arcade Fire
2. agertokia
18:25 Gallant
20:20 Chvrches
22:55 New Order
02:00 Hot chip
3. agertokia (Karpa)
17:30 Begiz Begi
18:30 Rural Zombies
20:25 DMA's
23:05 K-X-P
02:30 Blood Red Shoes
03:30 Dark DJ
05:15 Ochoymedio DJs
4. agertokia
19:30 Them Flying Monkeys
21:00 Hidrogenesse
22:30 Hinds
00:00 Hola A Todo El Mundo
01:45 French Films
Basoa
17:00 Abu Sou
20:00 Horse Meat Disco
23:00 Joe Goddard
01:00 Floating Points
04:00 Four Tet
Uztailak 8, ostirala
1. agertokia
17:45 Inheaven
19:00 José González
21:30 Love Of Lesbian
00:05 Pixies
2. agertokia
18:20 John Berkhout
20:05 Ocean Colour Scene
22:55 Grimes
01:45 Underworld
3. agertokia (Karpa)
17:30 Green Class
18:30 Hana
20:25 Junior Boys
23:10 Blossoms
02:00 Slaves
03:00 Dani Less DJ
05:00 David Kano Dj Set
4. agertokia
19:30 C Tangana
21:00 Nudozurdo
22:30 Belako
00:15 WAS
02:00 Sophie
Basoa
17:00 Undo
19:00 Edu Imbernon
21:00 Fort Romeau
23:00 Jeremy Greenspan & Borys
01:00 Tim Sweeney
04:00 Erol Alkan
Uztailak 9, larunbata
1. agertokia
17:45 Dekot
19:15 Courtney Barnett
21:30 Tame Impala
00:20 Foals
2. agertokia
18:25 Soleá Morente
20:20 Father John Misty
22:55 Editors
02:00 Soulwax
3. agertokia (Karpa)
17:30 Correos
18:30 Yellow Big Machine
20:25 Juventud Juché
23:10 Jagwar Ma
02:30 Wolf Alice
03:30 Bilbadino
05:15 2manydjs
4. agertokia
19:30 Soledad Vélez
21:00 Bad Breeding
22:30 McEnroe
00:00 León Benavente
01:45 Triángulo de Amor Bizarro
Basoa
17:00 Javi Green
18:30 JMII
20:30 Pional
22:45 CPI (Marc Piñol & Hugo Capablanca)
01:00 Agents of Time Live
02:00 Red Axes
04:30 Âme