BBK Livek musika dantzagarriari eskainitako Basoa gunea aurkeztu du
Bilbao BBK Live jaialdiaren hurrengo edizioak eremu berri bat estreinatuko du: leku magiko eta misteriotsu bat, non natura eta musika dantzagarria atmosfera paregabe batean elkartuko diren. Hala, Basoa guneak BBK Live jaialdiaren baitan beste festibal bat egitea ahalbidetuko du, publikoaren esperientzia aberaste aldera, gehien bat.
Han, 16 artista eta Espainiako Estatuko zein nazioarteko disko-jartzaileek izango dute lekua. Besteak beste, Four Tet, Ame, Erol Alkan eta Floating Points arituko dira. Horrenbestez, denetariko musika nagusituko da, disko, soul, techno, house eta elektronika, kasu. Brasilgo doinuek ere izango dute tokirik.
Jaialdiak ateak zabaltzen dituen unean bertan irekiko dute Basoa, eta itxiera ordutegia ere bera izango da. Gainera, sarrera doakoa izango da.
BASOA guneko kontzertuak
Four Tet
Âme
Erol Alkan
Floating Points
Joe Goddard (Hot Chip)
Fort Romeau
Red Axes
Tim Sweeney
Horse Meat Disco (Severino & Jim Stanton)
Agents of Time (live)
Jeremy Greenspan & Boys
Pional
CPI (Marc Piñol & Hugo Capablanca)
Undo
JMII
Abu Sou
Abu Sou