Bilbao BBK Live jaialdia bukaerara iritsi da
Biziak izan dira osteguna eta ostirala, eta larunbateko aurreikuspenak ere halakoxeak dira. Sarrera guztiak agortuta, Museren bisita jasoko du Bilbao BBK Livek, ikusmin handiena piztu duen taldearena, hain zuzen.
Luze joango da eguna. Izan ere, ohi bezala, 17:00etan irekiko dituzte ateak, eta goizeko lehenengo orduetara arte luzatuko da festa-giroa.
Señores eta Munik taldeak izango dira oholtzara igotzen lehenak (17:30ak jota). Geroago, besteak beste, Vintage Trouble, Sheppard, The Cat Empire eta The Ting Tings taldeen musika entzungo da.
Gau hasieran, berriz, Of Monsters and Men, Zoot Woman eta I Am Dive taldeen doinuek hartuko dute indarra, eta 00:10ean aterako da agertokira Muse hirukote britainiarra, Drones lan berria jarraitzaileen aurrean aurkezteko irrikaz.
Horrekin, aitzitik, ez da azken eguneko kontzertu-saioa amaituko. Izan ere, SBTRKT, Julio Bashmore eta The Parrots, adibidez, gaurko protagonisten artean egongo dira, baita Delorean talde zarauztarra ere. 01:45ean hasiko da azken horien zuzenekoa Carpa Stage gunean.
EGITARAUA
UZTAILAK 11
17:00etan, ateen irekiera
Bilbao agertokia
18:15 VINTAGE TROUBLE
20:00 KODALINE
22:15 OF MONSTERS AND MEN
00:10 MUSE
Heineken agertokia
17:30 SEÑORES
19:05 THE CAT EMPIRE
21:05 THE TING TINGS
01:45 SBTRKT
Karpa
17:30 MUNIK
18:30 CAVALIERS OF FUN
19:45 SHEPPARD
21:20 BEAR?S DEN
23:15 ZOOT WOMAN
01:45 DELOREAN
03:00 LAPALUX
04:20 JULIO BASHMORE
05:50 ELYELLA DJs
Red Bull Tour Bus
17:30 JOHN GRVY
20:35 NEUMAN
22:30 I AM DIVE
Bosque agertokia
01:45 TRAJANO!
03:00 THE PARROTS
04:00 SAU POLER
05:30 MARC PINOL