Bilbao BBK Liveren 10. edizioa 2015eko uztailaren 9tik 11ra izango da

2015eko ediziorako bonuak ostegun honetan bertan jarriko dituzte eskuragarri.
The Prodigy taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da aurten.
The Prodigy taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da aurten. Argazkia: Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Live jaialdiaren 2015eko edizioa, 10.a, uztailaren 9tik 11ra izango dela jakinarazi dute gaur antolatzaileek.

Lehendabiziko bonuak ostegun honetan bertan jarriko dituzte salgai, 91 euroan, Kobeta mendian.

Aurtengo edizioa bihar hasiko da, eta, besteak beste, Franz Ferdinand, The Prodigy, Crystal Fighters edo The Bblack Keys taldeak arituko dira bertan.

Hiru egunetarako salgai jarri ziren 120.000 sarrerak agortu dira.