Gaur salgai jarri dituzten Bilbao BBK Liverako 600 bonuak, agortuta
Orain bai, Bilbao BBK Live jaialdirako sarrera guztiak agortuta daude. Oraindik bonurik ez zutenentzat, eta birsalmentak saihestu nahian, antolakuntzak beste 600 bonu jaitu salgai gaur, baina, denbora gutxian, agortu egin dira.
Bilbao BBK Live Bereziak
Bestalde, XIX. Bilbao BBK Live jaialdiaren baitan ez da dena Kobetamendiko musika izango. Hango giroa hirira ekartze aldera, hainbat kontzertu eta jarduera egingo dituzte Bilboko txoko guztietan aste osoan zehar.
45 kartelez osatutako Printing Hop erakusketak, 2014ko BBK Liveko artistaren irudiekin. Horrez gain, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatzak datorren Bilbao BBK Live jaialdian joko duten artista batzuen abestiak abestuko ditu ‘La Coral de Bilbao Meets Bilbao BBK Live A2’ kontzertuan. Teknologoak, sortzaileak, artisauak, argiketariak, 3dprinterrak, zurginak, eta abarrak batuko ditu Bilbao Mini Maker Faire ekimenak.
Hauez gain, beste hainbat gauza ere antolatu dituzte eta bat bera ere galdu ez dezazun, hona hemen egitarau osoa. Gogoratu jaialdiaren inguruko informazio osoa Gazteako Bilbao BBK Live webgune berezian ere aurki dezakezula.
Uztailaren 7a, astelehena
11:00 Bilboko Informazio Bulegoa irekitzen da BBK Aretoan (Gran Vía, 19-21) uztailaren 12a arte, ondorengo ordutegiarekin: goizeetan, 11:00etatik 14:00 arte; arratsaldeetan 16:30etatik 21:00ak arte.
19:30 Printing Hop erakusketa, uztailaren 12a arte (larunbata, uztailak 12, barne), goizeetan, 11:00etatik 14:00 arte; arratsaldeetan 16:30etatik 21:00ak arte.
Uztailaren 8a, asteartea
20:00:00 ‘La Coral de Bilbao Meets Bilbao BBK Live A2’ (Campos Eliseos Antzokia)
Salneurria: 8,5 eta 18€ bitartean egongo da, jarlekuaren arabera.
Salguneak: Kutxabak sarea, orotarako kutxazainak, www.teatrocampos.com,Campos Antzokiko leihatilak.
Uztailaren 9a, asteazkena
19:30 ‘Glastonbury’ dokumentala (Julian Temple, 2006) EHUko Bilboko egoitzan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3).
Sarrera gonbidapenarekin