The Prodigy, Bilbao BBK Live jaialdiko hirugarren kartelburua
The Prodigy izango da Bilbao BBK Live jaialdiko hirugarren eta azken kartelburua. The Black Keysekin eta Franz Ferdinandekin batera, aurtengo edizioko protagonistak izango dira britainiarrak. Liam Howlettek zuzendutako taldeak 25 milioi disko saldu ditu 1990etik gaur arte mundu osoan zehar, eta Europako eta AEBko musikaren sari garrantzitsuenak eskuratu ditu.
Antolatzaileek uztailaren 11tik 13ra bitartean Kobetamendin arituko diren beste lau talderen izenak ere iragarri dituzte gaur, Dawes laukote estatubatuarrarena tartean. Estudioko hiru disko dituen taldea Bilbon izango da udan.
Bestalde, Skaters taldearen rocka, Parquet Courtsen punk doinuak eta Eskean Kristo boskote bizkaitarraren musika ere entzungo ditugu Bizkaiko hiriburuko jaialdi ezagunenean.
Sarrerak
Martxoaren 25era arte egongo da eskuragarri 95 euroko bonua (+ banaketa gastuak). Hortik aurrera, 105 euroan (+ banaketa gastuak) egongo da salgai.
Kanpalekura joan nahi dutenek 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.
Kontzertuak
Esan bezala, uztailaren 11tik 13ra egingo dute aurten Bilbao BBK Live jaialdia, eta hauek dira orain arte iragarritako taldeen izenak:
THE BLACK KEYS
FRANZ FERDINAND
THE PRODIGY
PHOENIX
JACK JOHNSON
IMAGINE DRAGONS
FOSTER THE PEOPLE
MGMT
THE LUMINEERS
VETUSTA MORLA
CRYSTAL FIGHTERS
JOHN NEWMAN
CONOR OBERST
LOS ENEMIGOS
FRANK TURNER & THE SLEEPING SOULS
WHITE LIES
DAWES
EL COLUMPIO ASESINO
SKATERS
PARQUET COURTS
DORIAN
BLEACHERS
FUTURE OF THE LEFT
JOHN TALABOT (DJ set)
ALLEN STONE
KUROMA
BELAKO
IZAL
CHET FAKER
THE 1975
ELLIOTT BROOD
LA M.O.D.A
ESKEAN KRISTÖ