Foster The People, Vetusta Morla eta John Newman, BBK Live jaialdian

Frank Turner, Future of the Left, Conor Oberst, Kuroma, Skaters, Bleachers eta Allene Stone arituko direla ere jakinarazi dute gaur.
foster the people, coming on age

Bilbao BBK Live jaialdiak beste bederatzi talderen kontzertuak iragarri ditu gaur. Goizean emandako prentsaurrekoan, John Newman, Foster The People, Vetusta Morla, Frank Turner, Future of the Left, Conor Oberst, Kuroma, Skaters, Bleachers, Allene Stone arituko direla jakinarazi dute.

Gainera, uztailaren 10etik 12ra, orain arte baieztatutako beste hainbat talderen zuzenekoak hartuko ditu Kobetamendik: The Black Keys, Franz Ferdinand, Crystal Fighters, Izal, Chet Faker eta La M.O.D.A, Phoenix, Jack Johnson, Imagine Dragons eta The Lumineers taldeenak, besteak beste.

Foster The People da beharbada gaurko iragarpenen artean deigarriena. Vetusta Morla ere izango da Bilbon egiten den jaialdi ezagunenaren bederatzigarren edizioan. Udaberrian kaleratuko duten La deriva diskoa aurkeztuko du Vetusta Morlak.

Bestalde, "Love Me Again" kantu arrakastatsuaren egilearen (John Newman) abestiak ere entzungo dira Bizkaiko hiriburuan, eta Frank Coverren musikak ere ez du hutsik egingo.

Antolatzaileek zabaldutako informazioaren arabera, Poliça eta Shaka Ponken emanaldiak bertan behera gelditu dira.SarrerakMartxoaren 25era arte (martxoak 25a barne) mantenduko dute hiru eguneko eskaintza berezia. Bonu honek kontzertu guztietara joateko aukera emango du, 95 euroren truke.Kanpalekuan lo egin nahi dutenek, 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.