Fermin Muguruza, Klaxons eta Mark Lanegan, Bilbao BBK Liven
Uztailean Bilbao BBK Live jaialdian arituko diren beste hamasei talderen izenak iragarri dituzte antolatzaileek. Besteak beste, Mark Lanegan Band, Benjamin Biolay, Charles Bradley eta Fermin Muguruza arituko dira aurtengo edizioan.
Screaming Trees, Soundgarden eta Pearl Jam taldeetako partaide izandako Laneganek Blues Funeral estudioko azken diskoa aurkeztuko du, Bilbon. Bestalde, Carl Barat gitarra-jotzaile britainiarrekin helduko da Benjamin Biolay, Kobetamendira.
Charles Bradley And His Extraordinairesen eta Fermin Muguruzaren kontzertuak ere baieztatu dituzte gaur. Abeslari gipuzkoarrak aurki abiatuko du "No More Tour 2013" bira.
Aipatutako talde eta bakarlariak ez ezik, beste hainbat musikari izango dira aurten, Bizkaiko hiriburuan. Orain arte iragarritako taldeez gain, Klaxons, Billy Talent, Soulwax, Twin Shadow, Gary Clark Jr, The Weeks, Arcane Roots, Little Boots, Spector, Birdy Nam Nam, Hacktivist eta The Bots aipatu behar ditugu.
Sarrerak
Salgai daude jada egun bakarrerako sarrerak, 49 eurotan (+ banekata gastuak).
Aurki itxiko dute Bilbao BBK Live 2013ko kartela.