Fatboy Slim, The Hives eta Biffy Clyro ere, Bilbao BBK Liven

Ez hori bakarrik: Alt-J eta Toy, aurtengo talde berri onenetakoak, ere izango dira Kobetamendin.
The Hives berriro izango da Euskal Herrian
The Hives berriro izango da Euskal Herrian

Bilbao BBK Liveren 8. ediziorako bederatzi izen gehiago gehitu dituzte talde zerrendara: Fatboy Slim, The Hives eta Biffy Clyro dira horien artean ezagunenak. Dena den, beste izenak ere aipatzekoak dira: Alt-J eta Toy, aurten musikazaleen arreta erakarri duten bi talde, eta Standstill, Miss Caffeina eta Fuel Fandango Estatuko proposamenak, Banda de Turistas Argentinako taldearekin batera.

Musika elektronikoan iaioa da Fatboy Slim britainiarra. Big Beat generoan aitzindaria da, eta 90eko hamarkadan sekulako ospea lortu zuen, hip hopa, breakbeat eta rocka nahasiz.

The Hives 2010ean Azkena jaialdian eta duela zenbait hilabeteko WOP jaialdian emanaldia eskaini eta gero itzuliko dira: Lex Hives ekainean kaleratutako diskoa aurkeztuko dute.

Biffy Clyrok errepikatu egingo du Bilbao BBK Liven, duela 2 urte Kobetamendin izan eta gero. Opposites diskoa aurkeztuko du.

Alt J eta Toy taldeak, bestalde, sekulako arrakasta izaten ari dira euren debuteko diskoekin indie-rock britainiarrean. Eurak gehiago ezagutzeko sekulako aukera izango da BBK Live.

Standstill kataluniarrek, Miss Caffeina madrildarrek, Fuel Fandango Nita eta Ale Acostak osatutako bikoak eta Banda de Turistas argentinarrek biribiltzen dute zerrenda berri hau.

Gogoan izan 3 egunetarako bonuak 95 euroren truke daudela eskuragarri, banaketa gastuez gain, urtarrilaren 22ra bitartean. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eskainitako Kultura Bonuarekin ere lor daitezke sarrerok, urtarrilaren 18ra arte. Kutxabankeko Gazte Txartelarekin ere 15 euroko beherapena eskura daiteke.

 

Orain arte baieztatutako taldeak:


GREEN DAY
DEPECHE MODE
KINGS OF LEON
FATBOY SLIM
EDITORS
TWO DOOR CINEMA CLUB
THE HIVES
BIFFY CLYRO
ALT-J
DELOREAN
WE ARE STANDARD
STANDSTILL presenta CÉNIT
TOY
MISS CAFFEINA
DELORENTOS
FUEL FANDANGO
L.A.
BANDA DE TURISTAS
…eta askoz ere gehiago