Baieztatuta: Kings of Leon, Bilbao BBK Live jaialdian

Editors taldea ere Bilbao BBK Live jaialdian arituko da. Depeche Moderen eta Green Dayren kontzertuak iragarri ostean, beste kartelburu baten izena eman dute antolatzaileek.
null
Kings of Leon
a gutxi Gazteak zabaldutako zurrumurrua baieztatu dute gaur Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek: Kings of Leon taldea Bilbon arituko da uztailean. Gainera, Editors laukote britainiarraren bisita ere jasoko du Bizkaiko hiriburuak.

Besteak beste Depeche Moderen eta Green Dayren kontzertuak iragarri ostean, Kobetamendin datorren urtean izango den beste kartelburuetako baten izena eman dute gaur. Kings of Leonek disko berria kaleratuko du 2013an, eta, dirudienez, Espainiar Estatuan datorren urtean eskainiko duen zuzeneko bakarra izango da Bilbokoa.

Iragarpen gehiago

Bestalde, Two Door Cinema Club, Delorentos, Delorean, We Are Standard eta L.A. ere Kobetamendiko agertokietara igoko dira, uztailaren 11tik 13ra bitartean. Horrez gain, uztailaren 11n Depeche Moderen kantuak entzungo dira Bilbon.

BBK Liverako sarrerak

Hiru eguneko bonua salgai dago jada, eta abenduaren 11ra arte 85 euroan (+banaketa gastuak) eskuratu ahal izango da.
Gainera, BBK 26 txartelarekin erositako lehendabiziko 500 bonuek 15 euroko deskontua izango dute (txartel bakoitzeko, bonu bakarra erosi ahal izango da).

Sarrerak BBK-ko kutxazainetan ez ezik, Ticketmaster sarean, www.ltinews.net webgunean, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carrefourren eta Halcon Bidaiak bulegoetan egongo dira salgai.

Rich Robinsonen kontzertua

Bilbao BBK Live Bereziak zikloak Rich Robinsonen zuzenekoa hartuko du datorren abenduaren 14an.