Kings Of Leon, Bilbao BBK Live jaialdian?

Talde estatubatuarra Oeirasen uztailean egingo den Optimus Alive Fetsival arituko dela baieztatu ostean, hainbat zurrumurru zabaldu dira Interneten.
null
Kings of Leon. Argazkia: EFE

Portugalen urtero egiten den Optimus Alive Festival jaialdiak iragarri duenez, 2013ko edizioan Kings Of Leon taldearen bisita jasoko dute. Hain zuzen ere, uztailaren 14an izango da kontzertua, Oeirasen.

Iragarpen honek Bilbao BBK Live jaialdiaren jarraitzaileen arreta piztu du, eta Interneten dagoeneko hainbat zurrumurru zabaldu dira. Zenbait forotan agertzen denez, litekeena da talde estatubatuarra Kobetamendin aritzea uztailean, "Optimus Alive eta BBK Live jaialdietan talde antzekoek jotzen baitute". Horren adibide da Depeche Mode; talde britainiarra aipatutako bi jaialdietan egongo da datorren urtean.

Dena den, antolatzaileek ez dute sarean zabaldu den zurrumurrua baieztatu. Hortaz, iragarpen berrien zain egon beharko dugu.