'Pitchfork' atariaren arabera, Depeche Mode izango da Bilbao BBK Liven
Dena den, itxaron beharko dugu baieztapen ofizialen berri izateko.
Urte erdi baino gehiago falta da Bilbao BBK Live jaialdiaren zortzigarren edizioa abiatzeko, baina antolatzaileak hasiak dira jada Kobetamendin uztailean egingo diren kontzertuak lotzen. Aspaldi iragarri genizuen uztailaren 11tik 13ra egingo dela BBK Live 2013 jaialdia eta, ohi bezala, Bilboko Kobeta mendia izango da hiru eguneko festa erraldoi honen agertoki.
2012ko edizioa
Uztailean 109.178 pertsona bertaratu ziren Kobetamendira, inoizko markarik onena, eta 17,5 milioiko eragin ekonomikoa izan zuen jaialdiak. Besteak beste, The Cure, Radiohead, Keane eta Garbage taldeen zuzenekoak hartuko zituen zazpigarren edizioak.
European Festival Awardsetan izendatuta
Laugarren urtez jarraian, Bilbao BBK Live jaialdia European Festival Awards sarietarako hautagaien artean dago. Aurreko urteen aldean, ordea, aurtengoan ‘Edukiera Handiko Jaialdi Onena’ren saria lortzeko lehian izango da Last Tour Internationalek antolatutako musika kontzertu sorta.