Radioheaden txanda heldu da

Thom Yorke abeslariaren taldea Kobetamendiko agertoki nagusian izango da, 23:30etik aurrera. Gainera, Zea Mays, Mumford & Sons, Vetusta Morla eta Noah & The Whale arituko dira gaur BBK Liven.
null
Radiohead.

36842 lagun bildu dira bart Kobetamendin eta gaur, Bilbao BBK Livejaialdiaren bigarren egunean, Radiohead taldeak agertoki nagusian eskainiko duen kontzertuak hartuko du protagonismoa. Boskote ingelesak bi orduko zuzenekoa eskainiko du.

17:30ean irekiko ditu ateak jaialdiak eta ordu erdi geroago Zea Mays taldearen emanaldia hasiko da, lehen agertokian. Geroago, Noah & The Whale, Mumford & Sons, The Kooks, Bigott (Vodafone karpan), Four Tet eta Vetusta Morla (Radiohead taldearen kontzertuaren ostean, 01:40an) igaroko dira Kobetamendiko agertokietatik. Eta bigarren eguneko kontzertuak bukatzean, Etienne de Crecy, Victoria’s Secret eta The Warriors disko jartzaileak arduratuko dira gaua girotzeaz.

Osteguneko egitaraua (uztailak 13):

Ate irekiera 17:30ean

1.agertokia

18:00-18:45 Zea Mays
20:00-21:05 Mumford & Sons
22:35-23:25 Four Tet
23:30-01:30 Radiohead

2. agertokia

18:55-19:50 Noah & The Whale
21:15-22:25 The Kooks
01:40-02:50 Vetusta Morla

3. agertokia

18:10-18:50 Zoé
19:10-19:50 Warpaint
20:10-20:50 Here We Go Magic
21:15-22:00 We Are Augustines
22:25-23:30 Awolnation
01:40-02:40 Etienne de Crecy

Vodafone karpa

18:45-19:15 Namek Planet
19:30-20:00 Amós y LoSantos
21:10-22:05 Bigott
01:40-02:15 Triángulo de Amor Bizarro
02:25-04:55 Victoria's Secret DJak
05:00-08:00 The Warriors DJak