BBK Liveko hainbat kontzertu, eitb.com-en zuzenean

Bilbao BBK Live jaialdira joateko aukerarik ez dutenek, eitb.com-en zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango dituzte The Gift, Corizonas, Keane, Garbage, Zea Mays eta beste hainbat talderen kontzertuak.
Bilbao BBK Live 2011

eitb.com-ek jarraipen berezia egingo dio Bilbao BBK Live jaialdiari. Webgune berezian Kobetamendin jazotzen denaren gaineko informazio guztia bilduko dugu eta gainera, hainbat kontzertu zuzenean emitituko ditugu.

Baimen kontuak direla eta, ez dugu zenbait talderen zuzenekoak emateko aukerarik izango, baina, musikari ezagun askoren emanaldiak jarraitu ahal izango dituzue. Dena den, oraindik emisioetan aldaketak egon daitezke.

Osteguneko kontzertuak

BBK Liveko lehenengo egunean The Gift taldearen zuzenekoa emango dugu, 18:00etatik aurrera, streaming bidez. Oraindik zehaztu gabe dago The Curek kontzertua emititzeko baimena emango duen ala ez.

Ostiraleko kontzertuak

Ostiralean Zea Maysen kontzertua zuzen-zuzenean emango dugu, baita Four Fet taldearena ere. 

Larunbateko kontzertuak

Larunbatean Corizonas, The View, Glasvegas eta Keane taldeen kontzertuak emango ditugu eta Garbage eta Sum 41 taldeek bina kantu emititzeko aukera emango digute.

Ez galdu BBK Live jaialdiko kontzertuak eitb.com-en!