Azken jardunaldi indartsua BBK Liven, bi kartelbururekin
The Cureren eta Radioheaden kontzertuen ostean, larunbata iritsi da, eta, horrekin, BBK Live jaialdiaren azken jardunaldia. Garbage eta Keane izango dira gaurko kartelburuak, baina beste hainbat talde pasatuko dira Kobetamenditik: Eli Paperboy Reed, Enter Shikari, Lauroba (Vodafone karpan), The Big Pink, Sum 41 eta Corizonas, besteak beste.
Orotara, 19 talderen kontzertuak izango dira gaur Bilbao BBK Liveko lau agertokietan,eta DJek ere protagonismoa izango dute: Dani Lessen eta Oskar Destroyren (Independance Clubekoak), eta Nasty Mondayren emanaldiekin gozatzeko aukera izango dute jaialdira bertaratzen direnek.
Larunbateko egitaraua (uztailak 14):
17:30etik aurrera:
1. agertokia:
18:00-18:50 Corizonas
19:55-20:55 The View
22:25-23:45 Keane
00:20-01:40 Garbage
2. agertokia:
18:55-19:45 Eli Paperboy Reed
21:.05-22:15 Glasvegas
01:50-03:00 Sum 41
3. agertokia:
18:10-18:50 PS I Love You
19:10-19:50 The Inspector Cluzo
20:10-20:50 Pure Love
21:15-22:00 The Big Pink
23:25-00:20 Enter Shikari
01:50-02:35 The Black Belles
Vodafone karpa:
18:55-19:35 Rubick
21:00-22:00 Supersubmarina
23:45-00:20 Onda Vaga
01:40-02:20 Lauroba
02:25-05:25 Dani Less & Oskar Destroy (Independance Club)
05:30-08:00 Nasty Mondays