The Cure taldeak Bilbo gotikoa berpiztuko du
Bob Dylanek Guggenheim museoko zabalgunean emandako kontzertuaren ostean, Bilbao BBK Live jaialdiaren txanda iritsi da. The Cure, Block Party, Belako eta James Murphy (LCD Soundsystemeko kide ohia) izango dira protagonista jaialdiaren lehenengo egunean.
17:30etik irekiko dituzte ateak Kobetamendin, eta ordu erdi geroago izango da jaialdiko lehenengo kontzertua, The Gift taldearena. Horren ostean, Belakoren txanda izango da; Gaztearen maketa lehiaketaren irabazleek 18:30ean irekiko dute hirugarren agertokia, edizio honetako nobedade bat. Tribes, Ben Howard, Young Guns, Jon Spencer Blues Explosion, eta James Murphy eta Pat Mahoney (azken hauek, goizaldean) ere agertoki horretatik pasatuko dira.
The Cure taldeak hiru orduko kontzertu berezia emango du BBK Liven, 23:15 eta 02:15 bitartean. Emanaldian Wish disko mitikoaren zenbait kanta eskainiko dituzte, album horren 20. urteurrena ospatzen baitu aurten taldeak.
Osteguneko egitaraua (uztailak 12)
17:30etik aurrera
1. agertokia:
18:00-18:35 The Gift
19:30-20:20 Band of Skulls
21:40-22:45 Snow Patrol
23:15-2:15 The Cure
2. agertokia:
18:40-19:30 Lori Meyers
20:25-21:30 The Maccabees
02:20-03:20 Bloc Party
3. agertokia:
18:10-18:50 Belako
19:10-19:50 Tribes
20:10-20:50 Ben Howard
21:15-21:55 Young Guns
22:20-23:15 Jon Spencer Blues Explosion
02:15-03:25 James Murphy
03:25-04:25 Pat Mahoney
Vodafone karpa:
18:45-19:30 McEnroe
20:20-20:45 Elbis Reber
21:00-21:40 La Habitación Roja
22:45-23:15 Varry Brava
2:15-4:25 Ciudadano Kane
04:30-07:00 Javi Green & Montxo