Uztailaren 12tik 14ra bitartean izango da BBK Live 2012
Datozen asteetan Kobetamendin 2012 arituko diren artistetako batzuen izenak iragarriko dituzte eta sarreren salmenta ere aurki hasiko da.
Kobetamendi
Iragan larunbatean bukatu zen Bilbao BBK Live jaialdia eta aurtengo edizioak inoizko jende gehien bildu zuen; guztira, 100.000 pertsona inguru batu ziren, uztailaren 7tik 9ra bitartean, Kobetamendin.
Horren harira, antolatzaileak seigarren edizioaren balantzea egin dute eta pozik azaldu dira jaialdiak izandako arrakastarekin. Gainera, dagoeneko zazpigarren edizioa prestatzen ari direla jakinarazi eta Bilbao BBK Live 2012 uztailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko dela iragarri dute.
Aurreikusitakoaren arabera, hurrengo asteetan datorren urtean Kobetamendin arituko diren artistetako batzuen izenak aurreratuko dituzte eta sarreren salmenta ere aurki hasiko dute.