Break On Stagen ekitaldi nagusia, zuzenean, Gaztean
Maiatzaren 17an, Break On Stage jaialdiaren edizio berri bat hartuko du Barakaldok. Aurten, ekitaldia bi gunetan banatu dute antolatzaileek: herriko plaza (breakdance txapelketaren atarikoa eta scooter erakustaldia) eta Barakaldo Antzokia (finala).
Breakdance eta Scooter erakustaldiak, Herriko Plazan
15:00etatik 18:00etara, Bilbo, Madril, Iruña, Bartzelona, Venezuela eta Frantziako breakdance taldeek parte hartuko dute, eta Barakaldo Antzokian egingo den finalera iristeko erronda ezberdinetan lehiatuko dira.
Scooter freestyle lehiaketa ere izango da ikusgai, Gorka Lasa, Ibai Martín eta Diego Gómez riderren eskutik. Sarrera doakoa izango da eta ekitaldiak aurkezleak, dinamizatzaileak eta DJak izango ditu. Plazako ekitaldi guztietarako sarrera doakoa izango da.
Break On Stage ikuskizun nagusia, zuzenean Gazteren eskutik
18:30etik 20:00etara, Breake On Stage dantza txapelketaren finala hartuko du Barakaldo Antzokiak. Sarrerak agortuta dauden arren, Gaztean streaming bidez jarraitzeko aukera izango duzue.
Break On Stage 2025 jaialdiaren ekitaldi nagusiak hiru diziplina izango ditu: hiru kategoriatako dantza urbanoen finala, breakdance txapelketaren finala eta Last Squad talde frantziarraren showa, besteak beste.