LP, Annie and The Caldwells, Bea Asurmendi eta White Carters: Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuak
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Sirat espainiar filmak Oscar Sarietako nazioarteko film onenaren eta soinu onenaren izendapenak jaso berri ditu. Bigarren izendatzearekin, filmak gertatu gabeko zerbait lortu du: Oscar Sarien historian, emakumez osatutako lan talde batek soinu onenaren izendapena jaso du, lehen aldiz. Laia Casanovas, Amanda Villavieja eta Yasmina Praderasek osatzen dute Sirat filmeko soinu taldea, eta txalo eta algara artean hartu dute berria. Saria lortuz gero, filmaren soinuak eskuratutako bigarren garaikurra izango da Oscarretakoa; Europako Zinema Sarietako saria jaso berri baitute.
Izendapena jaso osteko prentsaurrekoan, Amanda Villaviejak honakoa esan du: “Ez da hain ezohikoa, eta bada garaia emakumeak horrelako izendapenak jasotzen ikusteko”. Yasmina Praderas taldekideak ere egin ditu berriari lotutako adierazpenak: “Zorionez, gero eta presentzia handiagoa dugu eta emakumeak aurkitzen dituzu nahasketa geletan. Sekulako luxua da indarrak eta sentsibilitatea batu ahal izatea”.
Martxoaren 15ean izango da Oscar Sarien gala handia, Los Angeleseko Dolby Theatre aretoan. Bertan izango dira Oliver Laxe Siraten zuzendaria, baita soinu lantaldea ere.
Film Onenaren kategorian, Los pecadores da faboritoa, Ryan Cooglerrek zuzendua eta Michael B. Jordan protagonista duena. Filmak marka hautsi du, 16 izendapenekin, All About Eve, Titanic eta La La Land lanek baino gehiago. One Battle After Another lanak 13 hautagaitza lortu ditu. Affeksjonsverdi, Marty Supreme eta Frankenstein filmek, berriz, bederatzi dituzte, eta Hamnetek zortzi. Bestalde, Oliver Laxeren Sirat filma Nazioarteko Film Onenaren eta Soinu Onenaren sailetan lehiatuko da.
Gizonezko aktore onenaren sailean, Timothee Chalamet (Marty Supreme), Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Michael B. Jordan (Sinners) eta Wagner Moura (O agente secreto) izendatu dituzte, eta denboraldi zinematografikoko emanaldi aipagarrienetako batzuk dira.
Emakumezko aktore onenaren sailean, Emma Stone (Bugonia), Jessie Buckley (Hamnet), Rose Byrne (If I Had Legs I'd Kick You), Kate Hudson (Song Sung Blue) eta Renate Reinsve (Affeksjonsverdi) dira hautagaiak.
Antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren sailean, Benicio del Toro (One Battle After Another), Jacob Elordi (Frankenstein), Delroy Lindo (Sinners), Sean Penn (One Battle After Another) eta Stellan Skarsgård (Affeksjonsverdi) lehiatuko dira. Antzeztaldeko emakumezko aktoreen artean, hauek izendatu dituzte: Elle Fanning (Affeksjonsverdi), Amy Madigan (Weapons), Wunmi Mosaku (Sinners), Teyana Taylor (One Battle After Another) eta Inga Ibsdotter Lilleaas (Affeksjonsverdi).
Zuzendari onenaren sailean, Paul Thomas Anderson (One Battle After Another), Chloe Zhao (Hamnet), Ryan Coogler (Sinners), Josh Safdie (Marty Supreme) eta Joaquim Tier (Affeksjonsverdi) daude.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.